San Mames Estadioa. Bilbao.

ENPRESA

1999an jaio ginen eta, harrezkero, konpromiso berari eusten diogu: partikularren, enpresen eta erakundeen ideiak eta proiektuak eraikitzen laguntzea.

Enpresa zorrotza gara, eta kalitatezko eraikuntza lanak egiteko prestatuta eta konprometituta gaude. Proiektu bakoitza gure egiten dugu, bezeroenganako gertutasuna bultzatuta.

Gure teknikari taldeak lan metodologia aurreratuenak ezagutzen ditu (BIM) eta diseinu fasetik haratago ere aplikatzen ditugu, baita proiektua gauzatzeko garaian ere. BIM teknologia erabilita eraikinaren simulazioa egiten dugu eta ulertzen dugu zer portaera izango duen ingurune birtual batean; horrela, eraikuntza prozesuko fase guztiak optimiza ditzakegu.

Gure erantzunen eta soluzioen katalogo zabalari esker, mota orotako eraikuntza proiektuak gauzatu ditzakegu, dela obra publikoan dela pribatuan:

Hirugarren sektorea

  • Osasuna
  • Elikadura
  • Kultura
  • Kirola
  • Irakaskuntza
  • Bulegoak eta Saltokiak

Logistika

KALITATEA ETA INGURUMENA

Urbelanen uste osoa dugu gauzatzen ditugun prozesu eta jarduera guztien etengabeko hobekuntzan. Uste dugu etengabeko hobekuntza ezinbestekoa dela gure lanaren emaitzak eta gure bezeroen erabateko gogobetetzea bermatzeko.

ISO 9001 ISO 14001Uste dugu kalitatea funtsezko faktore bat dela, enpresaren lehiakortasuna, errentagarritasuna eta etorkizuneko garapena bermatzeko. Horregatik, kalitatea bermatzeko ISO 9001 sistemaren ziurtagiria dugu.

Eta ingurumenaren zaintza ere gure konpromisoetako bat da, eta inguruneari egindako kaltea minimizatzeko politikak eta metodologiak aplikatzen ditugu. Ingurumen kudeaketarako ISO 9001 sistemaren ziurtagiria dugu.

ISO 9001 ISO 9001

 

 

Modu jasangarriagoan eraiki nahi dugunez, BREEAM profesional kidetuak ditugu, eta higiezinen sustatzaileek hala eskatzen digutenean, haiekin lan egiten dugu etxebizitza eraikinen jasangarritasun eta bikaintasun energetikoa ziurtatzeko prozesuan.

Gure kudeaketa sistemaren politika interesdun guztien esku dago helbide elektroniko honetan: urbelan@urbelan.com.

LANTALDEA ETA PRESTAKUNTZA

Bezeroenganako gertutasuna da gure oinarrizko jarduketa printzipioetako bat. Horregatik, Urbelaneko lantaldea etengabe harremanetan egoten da proiektu bakoitza kudeatzeko garaian. Proiektu bakoitza hasten denetik lana entregatzen denera arte, funtsezko beste faktore bat ere ahaztu gabe: saldu osteko zerbitzua.

Lantalde oso espezializatua eta esperientzia handikoa ez bagenu, ezin izango genituzke zenbait zeregin bete; besteak beste, baliabideak koordinatzea, obra eremuan kalitatea, segurtasuna eta osasuna gainbegiratzea, edo gauzapen epeak bermatzea. Konprometituta gaude enpresaren ikuspegi orokorrarekin eta haren helburuetan parte hartzen dugu.

Era berean, etengabeko prestakuntza Urbelanen orientazio estrategikoaren parte da. Proiektu baten konplexutasuna gorabehera, hari arrakasta izateko bermeekin eta eraginkortasunez ekiteko modurik onena lantalde prestatu bat izatea da.

Horregatik, aldian behin prestakuntza jarduerak egiten ditugu hainbat gairen inguruan (segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa, eraikuntza teknika berriak, makinak erabiltzeko gaikuntza, etab.) eta, horri esker, eraikuntza integraleko espezialistarik onenak ditugu: trebatuak, adituak eta gaituak.

LANEKO SEGURTASUNA

Urbelanen, laneko arriskuen prebentzioa enpresako kudeaketa sistema orokorrean integratu dugu, dela gure jarduera guztietan, dela enpresako hierarkia maila guztietan.

Prebentzio Sailaren buruan esperientzia eta prestakuntza egokia dituzten goi mailako teknikari kualifikatuek lan egiten dute. Arriskuak analizatzea, Segurtasun eta Osasun Plana egitea eta hura behar bezala eta zorrozki aplikatzea dira sail horren oinarrizko funtzioak. Eta horixe da enpresaren konpromisoa gure proiektu guztietan.